Hona hemen Rafa Ruedaren disko berriaren aurrerapena: "Nahikari"
Noticias / Rafa Rueda

Hona hemen Rafa Ruedaren disko berriaren aurrerapena: "Nahikari"

25-10-2017
Fotografía — Galder Izagirre

Rafa Rueda lan berri bat argitaratuko du urtearen amaieran. Data iristen den bitartean, euskal abeslaria aurrerapen bat eskaini die bere jarraitzaileei, "Nahikari" izenekoa.

Rafa Rueda Mungian jaiotako musikaria da, eta Pi L.T. talde mitikoaren abeslaria eta gitarrajolea izan zen. Duela gutxi, Pi L.T. -en kideak berriro elkartu dira eta hainbat kontzertu eskaini dituzte taldearen 20. urteurrena ospatzeko (irakurri Bilboko kontzertuaren kronika hemen). Horrez gainera, beste proiektu askotan hartu du parte. Azkena, Lou Topet Pete Seggeri egindako omenaldian, abeslari eta gitarrajole gisa (Bilboko kontzertuaren kronika hemen). Orain arte lau album argitaratu ditu bakarka, eta azaroan disko berri bat aurkeztuko du, Hiri kristalezkoa deituko dena. Itxaronaldia laburragoa egin dadila "Nahikari" izeneko abestia aurkeztu du aurrerapen modura.

Hiri kristalezkoa -ri dagokionez, asko harrituko duen lan bat dela zin egin du Elkar argitaletxeak, bai konponketa musikalari dagokionez, bai abestien hitzei esker. Azken hauek hainbat egile dituzte: haien artean Miren Amuriza eta Unai Iturriaga bertsolariak, eta Leire Bilbao eta Gotzon Barandiaran, idazle eta kulturgileak. Produkzioa Jon Agirrezabalagaren esku dator, doinu elektroniko eta dantzagarriak gehitu dituena, eta albumaren portadaren irudia Malen Amerrabarrek egina da.

Duela hilabete batzuk, Rafa Ruedak bere bizitzan zehar garrantzitsu izan diren 10 diskoen zerrenda aurkeztu zuen Mondosonoron. Irakurri dezakezu hemen.

Jarraian entzun dezakezu Hiri kristalezkoa-ren aurrerapena:

 

Lo siento, debes estar para publicar un comentario.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.