Demotest: Elortegi Anayak
Noticias / Elortegi Anayak

Demotest: Elortegi Anayak

05-09-2015

Elortegi Anayak gure "Demotest" ataleko galderak erantzun dizkigu. Bakioko laukoteak aurten "Sotoan" EP-a kaleratu du eta Rockein Lehiaketako euskarazko talderik onenaren saria eskuratu du.

Talderen Izena: Elortegi Anayak
Jatorria: Bakio
Argitaratutako lanak: "Sotoan" EP-a
Estiloa: Rock- Powerpop-Punk
Sariak: Rockein-eko euskarazko talderik onenaren saria
Partaideak: Arnaldo Elortegi, Etor Elortegi ta Iraultza Elortegi
Kontaktua: Etor - 649340209

1. Zer bultzatu zuen taldearen jaiotza?
Aurreko taldea desegin ta gero gogoak pilatu genituen bueltatzeko ta....aurrera!

2. Nola definituko zenukete zuen musika?
Gure musika abestiari emoten deutso lehentasuna; 4 minutuko abestiak rocka eta melodia.

3. Zein beste taldeetan aritu zarete iraganean edo aritzen zarete egun?
The killministers izandakoak gara, inglesez abesten gendun eta 3 disko atera genduzan the killministers moduan, gaur egun formazio berdinagaz gabiltza pianojolea kenduta (Ales kantse egin zan rokagaz, ia engainaten badogu ostabere).

4. Noiz kaleratuko duzue zuen lehen diska? Autoekoizpena edo disketxea?
Gaua estudioetan sartuko garela pentse dot behar moduko 8 kanta lortzen badoguz behintzat..

5. Zein taldeek dute eragin gehien zuengan?
Oso musikazaleak gara, baina taldean eragina deukien bandak rock eta popa uztartzen dutenak lirateke....ez dakit... Buzzcocks, Undertones, Real Kids, Nerves, Hoodoo Gurus, Redd Kross, Elvis Costello, Nick Lowe...etabar luze bat.

6. Zer asmo duzue epe motz/ertainean?
Normalean illean baten edo birriten jotea eta Rockeineko saria irabazi dogunlez behar bada zeozer gehiago grabe beharko dogu....diñot nik!

Lo siento, debes estar para publicar un comentario.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.