Demotest: Nøgen
Entrevistas / Nøgen

Demotest: Nøgen

08-11-2017
Fotografía — Archivo

Nøgen talde donostiarrak "LYS" izeneko EP-arekin estreinatu da eta azaroan gure "Demotest" atalako protagonista da. Bere musika Pop-Folk gisa sailkatzen du:

Taldearen Izena: Nøgen
Jatorria: Donostia
Argitaratutako lanak: "LYS" EP-a
Estiloa: Pop-folk
Partaideak: Jokin Guilisagasti (Bateria) Olatz Cuevas (Baxua) Alex Irazusta (gitarra eta koroak) Markel Idigoras (ukelele eta ahotsa) eta Ane Negueruela (ahotsa).
Kontaktua: www.facebook.com/nogenband

1. Zerk bultzatu zuen taldearen jaiotza?
Markel Dinamarkan egon zen denboraldi bat eta horko bizipenek inspiratuta, kantu batzuk idatzi eta Alexekin gorpuztu zituen bueltan. Musika sentimentuak gorpuztu eta materializatzeko modu izanik.

2. Nola definituko zenukete zuen musika?
Orokorrean, etiketatik kanpo, musika alaia egiten degu. Letra esplizituetatik ihes eginez, esanahi zabala duten estribillo itsaskorrak eginez.

3. Zein beste taldeetan aritu zarete iraganean edo aritzen zarete egun?
Jokin bateria jolea lehenago Margot eta 3gabe2 taldeetan aritu da, eta gaur egun Zesatek! taldean dabil.

4. Noiz kaleratuko duzue zuen lehen diska? Autoekoizpena edo disketxea?
Lehen diska EP labur bat izan da eta aurtengo udaran kaleratu degu LYS izenpean. Muir estudioetan grabatua Yon Vidaurrekin batera, eta autoekoizia.

5. Zein taldeek dute eragin gehien zuengan?
Mumford n Sons eta Of Mosters and Men mundura begira, eta gertuago La M.O.D.A burgoseko taldea. Eraul talde donostiarra ere oso gustuko degu.

6. Zer asmo duzue epe motz/ertainean?
Orain kantuak jo eta ahalik eta urrutien joatea gure musika lagun. Hilabete batzuk barru estudioan sartu ahal izateko gure lehen lan luzea grabatu ahal izateko.

Lo siento, debes estar para publicar un comentario.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.