“Talde moduan inoiz baino libreago sentitzen gara”
Entrevistas / Eraso!

“Talde moduan inoiz baino libreago sentitzen gara”

Tom Hagen — 31-05-2016
Fotografía — Josu Torrealday

Hogei urte bidean daramatzan laukote zarauztarrak “Kaiolatik ihes” izeneko azken lana dakarkigu. Seigarren disko honek taldearen alde rockeroa nabarmentzen du eta erraietatik ateratzen zaiena azaltzen dute estilo melodiko eta gordin baten bitartez.

Eraso! taldeko partaideen hitzetan “Kaiolatik ihes” titulu horrek badu zerikusirik daukaten indarberritze sentsazioarekin. “Hasierako urte intentsoak eta gero arnasa pixkat hartu genuen eta orain berriz sendo gatoz. Kaiola guretzat azken urteotan sentitu izan duguna da eta orain aske gara”. Amets bat ez izatearen damuaz ere aritzen dira izen bereko abestian. “Ametsak ez dira inoiz desagertzen guk ez baditugu bertan behera uzten. Ez dugula etsi behar eta aurrera jo behar dugula gure ametsak lortzeko nahi horretan aldarrikatzen du abestiak. Ametsetan egiten dugunean bakarrik lortzen bait dugu aske izatea, kaoilatik ihes”. Eboluzioa ez da inoiz kontzeptu arrotza izan eurentzat. “Gure diskak beti izan dira aldakorrak, beti izan bait gara eboluzioaren esklabu. Baina badago diska honetan denak biltzen dituen halako aura bat. Agian diska honek hogei urte eta gero, gure soinua, musika ulertzeko era eta estiloa, hoberen definitzen duena da. Eremu garbirik gabe eta predefinitutako estiloetatik pixka bat urruntzen dena, non abestiak eta interpretazioek dute guretzako garrantzia eta ez hainbeste etiketak”.

“Ez da ezer gertatzen” abestian asko esaten dute, adibidez mundua aldatzeko prest gaudela baina pantaila atzean ezkutatzen garela “megusta” askoren atzean. “Orain beste mundu paralelo bat daukagu denok bizitzeko sare sozialetan etab. Horrela suertatu da eta oraindik hor gaude bizitza berri hori bizitzen ikasten”. Helduz zahartzearen kontzeptua ere azaltzen dute “Gazte izan nintzen” kantuan eta “Sua” hitza ere ageri da hortik riff gogorren artean. “Memoria betidanik saiatzen gara, berrikusten. Oso garrantsituza da gure ustez. Batez ere guri Rock-ak ematen digun ahotsa gazte jendearekiko, interesgarria ikusten dut kontatzea duela urte batzuk gertatutakoak narrazio moduan. Kasu honetan Gernikan, Durango, Elorrion gertatutako bonbardaketak, batez ere gaur egun beste herrialdetan hori gertatzen dela ikusita”.

Soinu aldetik ere nolabaiteko aldaketak somatzen dira. “Diska honetarako bagenuen metal ikutua lausatzeko eta alde rockeroa gehiago nabarmentzeko gogoa. Disko hau naturatalagoa eta pretensio handirik gabekoa nahi genuen. Oso errai, melodiko eta gordina. Horretan zer ikusi handia izan du Karlos Osinagak”. Bonberenea estudioetan grabatu zuten Osinagarekin. “13 urte baziren zarautzetik irtetzen ez giñela grabatzera eta plazer bat izan da, oso gustora diskoaren emaitzarekin”. Diskoaren portada abestietan zehar aipatzen diren kontzeptuen “collage” moduko bat da. “Umea petrodollaren koloreaz estalita agertzen da, egunero bonbardeaketen ondorioz ikusten ditugun umeen negarrak, hor nonbait ageri dira. Hegoek ordea, askatasuna, arauak hausteko, eta paradisu uharteetara ihes egiteko balio dute. Begiak, baditu ere hainbat irakurketa. Aginte faktikoen begiradapean bizi garela, baita ere atzera begirada memorian barrena, edo dena ikusten duen begiaren sinbologia hori. Eraso!ren azal guztiek dute espiritualtitate eta gogoeta puntu bat”. Aipatzekoa da ere CD formatuaz gain biniloan ere atera dutela lana 20 urte horiek ospatzeko. “Hortan biniloak xarma berezia eta balio sentimentala zein historikoa du”.

Lo siento, debes estar para publicar un comentario.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.