Deabru berri baten jaiotza
Discos / Velozet

Deabru berri baten jaiotza

7 / 10
Xabier Doncel — 18-10-2017
Empresa — Psilocybina Records
Género — Rock

Hainbat urtez itzalpean egon ostean, indarrez atera dira kobazulotik. Lehen lan luzeak bederatzi danbateko eskaintzen dizkigu, zein baino zein indartsuago. “Deabru berri baten jaiotza” diskoari izerdia dario: zer pentsatuko dugu ba zuzenekoaz? Horretan ere hasi dira, noski, eta heldu zaigunez, bikain.

Esan al dugu Eskandinabiako rocketik edaten dutela? Beno, egia esan, hori baino askoz gehiago da: hortik hartzen dituzte gitarra zorrotzak, erritmo biziak eta, batez ere, jarrera. Esan al dugu “kultuzko zinema, B seriea eta rockanrolla” dela boskotearen ereserkia? Hitz potoloak dira horiek, baina hitzez-hitz betetzen dute. “Berpiztua”, “Hilerri ondoan” edo “Burmuinak lehertzeko ahalmena” kantuak dira horren adierazgarri.

Esperientzia handiko musikariak dira (Blood Seekers, Inadaptats edota Luz de Putas bandetan aritutakoak) eta argi dute nora jo nahi duten. Beraien zain egongo gara, garagardoa eskuan eta ukabila airean.

Lo siento, debes estar para publicar un comentario.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.