Sustrairik dagoen bitartean...
Discos / Herri Oihua

Sustrairik dagoen bitartean...

7 / 10
Tom Hagen — 05-12-2016
Empresa — Gaua Records
Género — Metal

Barakaldokoek hirugarren diskoaren aurrerapen EP hau atera berri dute. Lanaren azalean pertsonen besoak eta sustraiak batzen dituen diseinu deigarria aurkitzen dugu. Entzuten hasi orduko, “Hiltzen naizen bakoitzean” abestiaren riff indartsu eta metaleroak berehala harrapatzen gaitu. Orokorrean, soinu gogorrak eta rap-aren gordintasunarekin abestutako letrak dira nagusi, “Koba” eta “Aska” kantuetan bezala, eta hori gutxi iruditzen bazaigu, trash estiloaren abiadurarekin ere bikain aritzen dira “Letaginak” deituriko misil horretan. Hori guztia aurrerapen bat baino ez dela kontutan hartuta. Listoia gero eta altuago jartzen ari dira, eta hori, dudarik gabe, seinale ona da.

Lo siento, debes estar para publicar un comentario.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.