Arrotzak
Discos / Arrotzak

Arrotzak

7 / 10
Tom Hagen — 03-12-2016
Empresa — Autoeditado
Género — Punk Rock

Gipuzkoako herri desberdinetako lau lagunek osatzen dute Arrotzak taldea eta lokalean grabatu dute Lolo Ruiz-ekin euren lehendabiziko diskoa. 80. hamarkadako punk doinu ilunenak datozkigu gogora cassette formatuan atera duten lan hau entzutean. “Euskal Herri pozoindua” edo “Infernuko dantzak” bezalako abesti bikainak aurkitu ditzakegu, euren erritmo bizi, soinu lohi eta buruan geratzen zaizkigun melodiekin. Gaztelaniaz ere aritzen dira “Siempre quieres más”, “Esperando el final” edo “El demonio de la botella” kantuetan, lanaren homogeneotasuna galdu gabe. Azken finean, lan berezia; eta beraz, apuntatu beharreko taldea.

Lo siento, debes estar para publicar un comentario.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.